Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien lehenengo mailako ikasleak gara, eta aurten pilota irakasgaia dugunez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuarekin zerikusia dituzten hainbat jarduera egiten ari gara. Pilota topaketa honek, horren beste proposamen bat da eta blog honen bidez azaltzen dizuegu nola izango den eta zer ezaugarri izango dituen.
Hau guztia esanda ere, jardunaldi honen helburua ez da bakarrik topaketa bat egitea guri interesatzen zaigulako, baizik eta eskola ezberdinetako umeetan euskal pilota barneratzea. Gero eta gutxiago praktikatzen da euskal pilota Gasteizen eta hori errealitate bat da Euskal Herriko beste herriekin konparatuz. Horregatik jardunaldi hau Gasteizen izango da, euskal pilota gasteiztarren interesa berripizteko eta ahal den bezala denborarekin zabaltzeko herritar gehienetan, gazteekin hasita.
Besterik gabe, Gasteizeko hainbat eskoletako umeak Euskal pilotarekiko esperientzia positibo, dibertigarri eta gustagarria edukitzea espero dugu. Blog honetan ezarritako informazioa baliagarria izatea espero dugu eta interesatuta baldin bazaudete ez dudatu eta kontaktuan jarri gurekin. Mila esker!
Euken, Ibon, Ander eta Aaron.
-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminarBlog honek iturri desberdinak erabili ditu hain zuzen 4. Bloga nahiko garatua dago eta erraz aurkitu dezakegu informazioa, nahiz eta erreferentzia batzuk ez agertu. Bideoak eta argazkiak erabili dituzte, audiorik ez, hala ere elkarrizketa bat egitea lortu dute. Bloga erabilterrazagoa da erakargarria baino, baina ondo dago. Beraien arteko kolaborazioa oso ona da, bideoan ikusi dezakegun bezala. Hizkuntzaren aberastasuna nahiko ona, ortografia akats gutxirekin.
-Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Blogaren sarrera nahiko garbia izan da, hasieratik topaketaren helburuak zehaztuz. Materiala dela eta, oso ondo adierazi dute erabiliko diren materialak baita ohar batzuk adieraziz, adibidez, zapatilla punta gogorrak duten arriskua. Instalazioaren kokapena eta instalazioak eskaintzen dituen abantailak ondo adierazita daude, ahalik eta informazio gehien eskainiz. Topaketaren dinamika eta antolamendua argi adierazita dago, arduradunak eta joko espazioak ondo antolatuz, segurtasun puntu bat emanez.
-Kalifikazioa: 8,25
Mikel Aurrekoetxea Amuriza. Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako 1.mailako ikaslea.