miércoles, 15 de noviembre de 2017

TOPAKETAREN ANTOLAKETA

Topaketa 2018ko ekainaren 21an egingo da, igandea, arratsaldeko 16:00atik 19.00etara Vitoria-Gasteizko Beti-Jai pilotalekuan. 40 umee hartuko dute parte, 5. eta 6. mailako (9-11 urte) ikasleek hartuko dute parte. Gasteizko eskola desberdinetako umeak izango dira, guztiz doakoa, guere asmoa ez da dirua irabaztea, baizik eta arratsalde dibertigarri bat pasatzea..

Topaketa honen helburu nagusia egun ahaztezina izatea da, ikasleek esperientzia positibo bat izatea eta pilotaz disfrutatzen ikastea nahi dugu.

Ondoren, Beti-Jai frontoian egingo dugun topaketaren plangintza argitaratuko dugu:
Arratsaldean, umeak pilotalekura ailegatzean ezuste txiki bat izango dute: pilotari famatu eta hobereneetako batzuk aurkituko dute bertan. Pilotari hauek arratsaldean zehar egongo dira umeekin txokoetan jolasten irakasteko asmoarekin. Beraz, 4 irakasleez gain, hiru pilotari famatuak arituko dira bertan. Honekin batera, jardunaldiaren amaieran pilotari profesionalek mini-partidu bat jokatuko dute umeek goi errendimenduko euskal pilota partidu batez gozatzeko.
Gainera, Beti-Jai pilotalekuaren taberna egongo da irekita, gurasoek bertan zerbait hartu dezaten etra elkar ezagutu dezaten. Bukatzeko, Euskal Pilota Beti-Jai Federazioa hamaiketako bat emango diote ume bakoitzari eta horrez gain ariketetan erabilitako pilotak sorteatuko dira oroipen bat izateko.

Irakasleek txokoen jarduerak prestatzen ari diren bitartean, beste irakasle batzuk umeei hainbat beroketa joku proposatuko dizkiete  (25-30min). Hurrengoak izango dira berotze jokuak:


1. Baloi eseria: Bi taldeetan banatuko gara. Frontoiaren alde batean talde bat eta bestean beste taldea. Denak (talde bakoitzak bere aldean) nahasturik gaudela, baloi bat egongo da eta helburua beste bati baloiarekin jo (mugitu gabe) eta baloiak lurra ikutzea da. Hala gertatzen bada, eseri egin beharko du baloiaren golpea jaso duenak. Eseritakoak berriz jolasean ibil dadin, baloia hartu eta norbaiti jo beharko dio, orduan libratu egingo da. Eserita dagoen beste bati pasa eta ondoren norbaiti jotzen badio, biak libratuko dira. Jolas honekin, gutxinaka-gutxinaka jaurtiketak lantzen hasiko ginateke txokoetan egingo ditugun jardueren ideia orokor bat izanez.

2. Pilotaren mantenua: 6 umez osaturiko bi talde egingo dira eta bi taldeen artean eskupilotako pilota mantentzera jolastuko dute. Hasieran paseak airetik izango dira; ondoren bote bat emanez, eta gero txandakatuz (bote-airez). Paseren bat gaizki egin ezkero pilota beste taldeari emango zaio. Pilotaduna ezin da mugitu. Berotzeko joko honen helburua ikasleek beraien gorputza martxan jartzea da. Modu honetan, gogoz hartuko dute lehenengo txokoaren jarduera.
3. Pilla-pilla botatzen: Eremu zehatz batean 15 ume egongo dira. Ikasle bat harraparia izango da, baina izango duen zailtasuna izango da baloi bat botatzen joan beharko duela. Harrapariak baloia botatzen duen bitartean esku librearekin beste bati harrapatu beharko du. Ondoren, harrapatua izan dena harraparia bihurtuko da eta harraparia izan dena libre geratuko da. Baloi gehiago sartzen diren heinean jolasa zailagoa bihurtuko da. Era honetan, gero garrantzi handia izango duen kontzeptu bat landuko genuke: koordinazioa.



Momentu honetan 4 txokotan banatuko ditugu umeak. Nahi dugu umeak modu aktibo batean egotea ahalik eta denbora gehien, etengabe parte hartzea. Horregatik, jokuak moldatu behar badira umeak hobeto pasatzeko aldatuko ditugu.

Eremuaren antolaketa:
ARIKETA 1. Errebotean egingo den ariketa da
ARIKETA 2. Ezkerreko paretan egingo den ariketa da.
ARIKETA 3. Frontisean jokatuko da ariketa hau eta 3. kuadrotik ez da pasatuko
ARIKETA 4. Frontoiaren ezker paretan egingo den ariketa da.

Hurrengoak dira topaketan egingo diren jarduerak:

1.
Edukia: Espazio rola kolaborazioan
Helburua: Mugimenduak egitean espazioan orientatzen ikastea.
Aldia: 2. Materiala: Pilota eta konoak.


Deskribapena: Bikoteka jarriko dira eta kono bat egongo da kantxaren erdian. Pilotakada bakoitzeko konoa ukitu beharko dute eta berriro ere pilotari emateko prestatu. Partidu bat izango da eta 2 koadroko eremuan jokatuko da gutxi gora-behera.
Elkarrekintza: soziomotorra-oposizio eta kolaborazioan.
Puntuazio sistema: tanto bakoitzean puntu bat eskuratuko da.
Irudi grafikoa:





Aldaerak:
Zailagoa egiteko konoa kantxaren erdian ipini beharrean zabalean ipiniz.



2.
Edukia: Antzerako egitura duen jokoa  
Helburua: Ikaslea ahalik eta azkarren pilotaren norabidea ikustea. 
Aldia: 1. Materiala: Pilotak edo baloiak.

Deskribapena: Ikasle batek pilota edo baloia frontisera ahalik eta goren jaurti beharko du, gutxi gora-behera 3 metrotara. Ondoren, bere ikaskide baten izena esan beharko du eta horrek pilota bi punpa eman baino lehen hartu beharko du kaleratua ez izateko. Hamar ikasle egongo direnez, ariketa bi baloi edo pilotekin egingo da, ikasleak beti tentsioan egoteko. Kaleratu izanez gero, kaleratuek pilota beti jaurtiko dute geldirik ez egoteko eta ahalik eta azkarren besteak eliminatzeko.
Elkarrekintza: Soziomotorra-kolaborazio eta oposizioan
Puntuazio sistema: Kaleratze sistema.
Irudi grafikoa:






Aldaerak: Zailagoa egiteko ikasleak aires hartu beharko du pilota.






3.
Edukia: Pilotaren kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak  
Helburua: Pilotaren norabidea ezagutu eta  pilota ahalik eta goren jaurti
Aldia: 3.   Materiala: Pilota.


Deskribapena: Frontisetik 3raino kide batek besteak harrapatu beharko ditu. Ezingo da ezarritako eremutik atera, hau da, kantxatik eta 3tik ezingo dira atera. Harrapatzaileak pilota frontisera bideratuko du eta bote ematen duen koadroan ez dauden kideak harrapatzeko aukera izango du. Horretarako 5 segundo izango ditu. Harrapakinak dauden kuadroko eremuan bakarrik egin ahal izango dute korrika harrapatuak ez izateko. Harrapatzen dituen kideak eliminatuko dira. Azkena harrapatua izan dena hurrengo saiakeran harraparia izango da.
Harrapariak pilota frontisean markatutako eremutik gora bakarrik jo ahal izango du pilota.     
Elkarrekintza: Soziomotorra-kolaborazio eta oposizioan.  
Puntuazio sistema: ez dago.

Irudi grafikoa:




Aldaerak: Errazago egiteko pilota jo behar duen ikasleak ez badio pilotari ematen, hartu eta botatzeko aukera izatea.






4.
Edukia: Sake eta errestoa. 
Helburua: Sakez, errestoan dauden pilotariak lurrean eserita eta pilotak frontisa jo arte mugitu gabe tantoa egiteko gai izan.  
Aldia: 2. Materiala: Pilota


Deskribapena: 6naka jarriko dira, lau pilotari  frontisean arituko dira eta beste biak kanpoan. Errestoan bikote bat ipiniko da eta beste bikoteak ilaran. Errestoa egin behar duten bikotekideak lurrean eserita egongo dira eta pilotak frontisa jo arte ezin izango dira mugitu. Bikote batek jarraian 3 sake egingo ditu. Ondoren errestoan jarriko da eta errestoak egin dituen bikotea kanpoan itxoiko du.
Elkarrekintza: Soziomotorra-kolaborazio eta oposizioan.
Puntuazio sistema: Sakez tantoa eginez gero puntu bat eskuratzen da eta erresto ona egitean baita ere puntu bat. Denbora jakin batean puntu gehien eskuratzen duen bikotea irabazten du.

Irudi grafikoa:




Aldaerak: Errestoan dagoen bikoteari errrazagoa egiteko, sakea egiten duen bikoteak altuera jakin baten gainetik egin beharko du. Modu honetan, sakea egiten duen bikoteari zailtasun bat jartzen zaio ere. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario