Kaixo ! Euskal pilota programa bat sortu dugu Gasteizen eta blog honetan progamaren inguruan dagoen informazioa eskeiniko dizuegu. Non izango den, nola antolatuko den eta gure helburuak, besteak beste. Informazio gehiago nahi izanez gero blogean aurkituko duzue gure telefono zenbakia eta posta elektronikoa.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar-Oso ondo antolatuta dago, informazioa erraz aurkitzen da.
-Bideoak eta argazkiak daude, baina audiorik ez.
-Elkarrizketak eta beste tokitako estekak daude.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
-Gastuak eta materiala ondo adieazita daude.
-Ariketa dinamikoak eta egokiak dira, ondo azalduta daude bideoari esker.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
-8
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
-Unai Barbera Arce.
Ebaluazioa irizpidei dagokionez:
ResponderEliminar-Hiru-lau informazio-iturri darabiltza: horietatik gutxienez bi artikulu edo liburuak; horrez gain elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak erabili dira. Erreferentzia gehienak zuzenak dira. Ekarpen guztiak testuan aipatu dira.
-Bideoak eta argazkiak agertzen dira, azalpenak arintzeko.
-Ariketak ongi egokituta daude eta interesgarriak dira.
-Bi-hiru IKT darabiltza.
-Elkarrizketak daude Mikel Aingeru Rafael Barrerorekin, Alavako euskal pilotaren zuzendari teknikoa.
-Orokorrean, bloga oso erakargarria iruditu zait baina batzutan edukiei dagozkien hainbat xehetasun ez dira gehiegi zehaztu.
Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta: 8
Iñigo Paternain, JFKZ 1.MAILA
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ResponderEliminar• Blog honetan datuak iturri ezberdinetatik jaso dira: Elkarrizketa bat eta hiru artikulu. Erreferentziak gaineratu dira, testuan aipatzen ez diren arren.
• Blogaren diseinua argia da, informazioa modu errazan bilatzen da. Aurkezpena egokia da eta ordenatua dago. Ez dira grafiko edo eskemarik agertzen.
• Blogean hainbat bideo eta argazki daude, 2 IKT-tresna ezberdin erabili dira informazioa erakargarriagoa eta ulerkorragoa egiteko.
• Hizkuntzari begira, edonork ulertu dezake. Blogean erabilitako koloreengatik ez da oso erakargarria. Umeentzako topaketa bat izanda erabilitako koloreak alaiagoak izan beharko lirateke
• Egin zuten elkarrizketan kolaborazio lana egin dela ikus daiteke.
• Idatzia zuzena eta argia da, ortografia akatsik gabe. Sarreran hainbait esaldi korapilatsuak iruditu zaizkit.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
• Jardueraren deskribapen orokorra ageri da. Antolatzaile mota federazioa da eta irabazi asmorik ez duen erakundea izango dela aipatzen da. Ez dira antolatzailearen ezaugarriak gaineratzen.
• Topaketa honetan partu har dezaketen haurrak agertzen dira haien ezaugarri eta astaldura geografikoa zehaztuz. Ez dira aipatzen topaketan parte hartuko duten ikastetxeak.
• Eskura izango duten instalazioa aipatzen da.
• Jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra zehaztu dute, nahiz eta 7 ikasle egotea gehiegi iruditzen zaidan.
• Erabiliko duten materiala azaltzen da, baina kopurua ez da zehazten.
• Hasieratik agertzen da zein den topaketaren helburua.
• Ariketak modu egokian azaldu dituzte, idatziz eta bideoak erabiliz.
• Saioaren dinamika azaltzen da. Ez da zehazten aldaketak nola egingo dituzten.
• Gastuak zehaztutak daude.
• Sarreran dagoen bideoa eta blogean zehar dauden argazkiak nondik atera dituzten ez da gaineratzen.
• Kalifikazioa: 8
• Uxue Erice Legaz. Hezkuntza eta kirol fakultatea. 1maila.
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ResponderEliminar• Blog hau egiteko iturri ezberdinetako datuak erabili dira, hain zuzen ere 3 artikulu eta elkarrizketa bat, gainera zenbait erreferentzia jarri dituzte baina ez dira testuetan aipatu.
• Blogaren diseinua egokia da eta informazioa bilatzea errexa da.
• Blogean argazkiak eta bideoak agertzen dira, baina ez audioak.
• Kolaborazio lana ikus dezakegu, hau da taldekide guztien partaidetza.
• Blogak ez du ortografia akatsik eta orokorrean ondo idatzia dago.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
• Testuan ongi zehazten dira antolatzaile mota, partaideen ezaugarriak eta estaldura geografikoa, instalazioak, giza baliabideak eta material baliabideak. Topaketaren helburua ere zehazten da.
• Ariketen deskribapena egokia da. Saioaren dinamika ere ondo azaldua dago. Gainera, gastuak zehaztuak daude.
• Kalifikazioa: 8,25
• Julen Garcia Lopez. 1.Maila
- Blogean, hainbat tokitako informazio iturriak ageri dira, bideo anitz eta argazki asko. Erabilitako IKT-ak interesgarriak eta baliagarriak dira, baina audioaren falta sumatzen dut. Erabilitako hizkuntza nahiko zuzena da, akats ortografiko txiki batzuk dituelarik soilik. Informazioa argi eta garbi ageri da, era erakargarrian eskainiz. Lau taldekideen partehartzea agerian uzten da, denek blogean lan egin dutela demostratuz.
ResponderEliminar- Egingo diren ariketen prozedura oso ondo azalduta dago, eta ariketen kalitatea eta aniztasuna nabarmena da. Instalazioen berri ematen dute eta argazkiez laguntzen dira zeintzuk diren adierazteko. Soilik elkarrizketa bat egin dute eta bideoaz baliatu dira elkarrizketa erakusteko, baina ez da oso ondo entzuten eta kosta egiten da zer esan duen ulertzea.
- Nire kalifikazio nota: 8,5
- Aitor Barredo Lansac, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientza-ko fakultatea 1.maila
1.- Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika)
ResponderEliminar- Iturrie dagokionez esan beharra dago elkarrizketa bat soilik egin dutela, baina, horrez gain 3 iturri erabili dituzte.
-Antolaketa ona dauka blogak, gauzak erraz aurkitzen dira.
-Bidioak ageri dira, partaide denekin.
-Hizkuntza argia erabiltzen du.
2.- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Informazio orokor dena sarreran ageri da, hortaz, gauzak erraz ulertzen eta bilatzen dira.
-Bideoen erabilpena dago eta gainera era argi batean. Gainera, planteatzen den dinamika erakargarria da.
3.- Kalifikazioa:
-8
4.- Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila
-Aitor Ajuria Elkorobarrutia. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.
1-Ebaluazio irizpide nagusiak
ResponderEliminarTopaketa hau antolatzeko orduan iturri batzuk erabili dute baina ez guztiak, hala ere ez du esan nahi txarra denik, guztiz kontrakoa. Nabaria da kolaborazioa edo elkarlana txertatutako bideoetan agertzen direlako. Bloga erabiltzeko oso erraza eta sinplea da, nire gustokoa baina akats ortografiko batzuk ageri dira eta horrek atzerakada ematen du pixka bat.
2-Ebaluazio irizpide zehatzak
Naiz eta akats ortografiko gutxi izan, beste gauza guztiak egoki eta erraz ulertzeko moduan daude, kontaktua ere erraza da eta horrek baliabide gehiago ematen ditu. Ariketak erraz ulertzen dira eta egokiak dira topaketa baterako. Erabiliko duten materiala ere nahikoa da topaketa bat egiteko.
3-Kalifikazioa
Oso ondo dagoela iruditu zait eta nire nota 8 da.
Ekaitz Mendizabal Lete. Hezkuntza eta kirol fakultatea. 1. Maila.
Blog hau erabilterraza da, ideiak modu argi eta ordenatu batean agertzen baitira. Testua ere ulerterraza da modu ordenatuan idatzi baitute eta euskara garbian. Ariketak azaltzeko orduan irudi grafikoak erabili dituzte.
ResponderEliminarElkarrizketa bakarra egin dute eta hiru artikulu liburu aipatu dituzte ondoren erreferentziak idatziz.
IKT tresnen erabilera ongi bete dute, izan ere hainbat bideo eta argazkiz baliatu dira ariketak azaltzeko orduan. Bideoak egiteko momentuan taldekide guztiek hartu dute parte.
Hizkuntza aldetik ederki moldatu dira, modu ulerterrazean azalpenak ongi burutuz. Ortografia akatsak nahiko ongi ekidin dituzte. Ala ere zati batzuetan letraren kolorea dela eta zaila egiten da irakurtzen.
Azkenik garatu beharreko alderdien inguruan ondorengoa iruditu zait: Topaketari buruzko aurkezpen bat egin dute hasteko sarrera moduan, topaketaren asmo eta helburuak argi utziz. Bestalde argi dute topaketan parte hartuko duten ume kopurua eta ze adinekoak diren. Topaketa burutuko den tokia, erabiliko diren instalazioak eta bertara iristeko modua argi uzten dute. Topaketa antolatzen 4 irakasle egongo dira eta horretaz gain hiru pilotari famatu. Erabiliko duten material mota ere ageri da. Ariketak modu argian daude azalduta, irudien eta bideoen bidez lagunduta, ala ere saioaren dinamika ez da garbi gelditzen. Ariketa bukatu ostean ez baitakigu taldeak ze norabidetan mugituko diren. Azkenik garbi dituzte topaketak sortuko dituen gastuak. Argazkien galeria bat ere eskaintzen digute.
Esandako guztia kontutan hartuta nota ondorengoa da: 8,5
Paulo Ramos Zumalde. JFKZ 1.maila
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminarInformazio iturri ezberdinak hartu dituzte oinarri gisa 3 artikulu oso egokiak haien artean. Bloga erraza da erabiltzen eta 2 IKT tresna (bideoak eta argazkiak) erabiliak dira. Diseinua ez dago oso landua eta nahiko sinplea da. Talde-lana nabaria da eta esan genezake ia denetarik eskaintzen duela blogak. Informazio ugari dago ondo azaldutakoa eta ondo banatutakoa.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
Ariketa guztien nondik norakoak espreski azaldua da bakoitzean era argi batean. Instalazioa, partaideak, kontaktua,gastuak eta materiala agertzen dira. Bloga ulergarriagoa egiteko erabilitako tresnak daude halanola, bideoak, argazkiak… Helburuetara bideratutako ariketak eta ,orokorrean, egitarau bat iruditzen zait.
Oso blog informatiboa eta egokia nire aburuz.
KALIFIKAZIOA: 8.5
Gorka Garcia Apodaka, JFKZ, 1.maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ResponderEliminar• Blog honek 4 informazio ituri ditu elkarrizketa bat eta hiru artikulu testuetan batzuetan erreferentzia egiten zaienak.
• Diseinuari dagokionez egokia ikusten dut, argia eta ordenatua.
•IKT tresna ezberdinak aurkitzen dira. Bideoak eta argazkiak txertatu dituzte.
• Erabilitako hizkuntza aproposa da denok ulertzeko modukoa.
• Ortografiari dagokionez nahiko txukun.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
•Antolatutako topaketa erakargarria den sarrera eta deskribapen batekin laguntzen du. Gainera hasierako bideo bat txertatu dute erakargarriagoa egiteko. Argi uzten dute haien asmoa ez dela honetaz lukratzea. Haien argazkia agertzea gustatu zait.
• Antolaketa egokia daukate leku apropos eta egun on batean, ikastetxeak zehaztea faltako litzake.
• Ariketetarako beharrezkoa izango den materiala agertzen dute.
• Topaketaren helburua zehatzen da.
• Jokoak oso ulergarri egin daiteken monu batean azaltzen dira tauletan eta bidioekin.
•saioaren deskribapena eta dinamika agertzen da
• Gastuak agerian.
3. Kalifikazioa: 8,5
4. Pello Pellejero Jarduera fisiko eta kirolaren zientziak 1. maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
ResponderEliminar•Blog honek 4 informazio iturri ditu elkarrizketa bat eta hiru artikulu testuetan erreferentzia egiten zaie.
•Diseinuari dagokionez egokia ikusten dut, argia eta ordenatua.
•IKT ezberdinak aurkitzen dira. Bideoak eta argazkiak txertatu dituzte.
•Erabilitako hizkuntza aproposa da denok ulertzeko modukoa.
•Ortografiari dagokionez nahiko txukun.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
•Erakargarria den sarrera eta deskribapen batekin laguntzen dute. Gainera hasierako bideo bat txertatu dute begikoa izan dadin.
•Argi uzten dute haien asmoa ez dela honetaz baliatzea dirua ateratzeko.
•Haien argazkia agertzen da.
•Antolaketa egokia, ikastetxeak zehaztea faltako litzake.
•Ariketetarako beharrezkoa izango den materiala agertzen dute.
•opaketaren helburua zehatzen da.
•Jokoak oso ulergarri egin daiteken modu batean azaltzen dira tauletan eta bideoekin.
•Saioaren deskribapena eta dinamika agertzen da.
•Gastuak argi eta garbi agertzen dira.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
8,5
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
Xuban Zabalo Munain - Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientziak - 1. maila
Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminar-Blog honetan hiru informazio iturri eta elkarrizketa batetik hartzen da informazioa. Baina, erreferentziak ez dira testuan aipatzen.
-Blog-aren diseinuari dagokionez nahiko argia da eta oso osatua dago puntu edo atal anitz sartuz. Modu honetan nahi den informazioa errazago aurkitzea ekartzen du, ondo antolatuta eta izendatuta dagoelako.
-Erabilitako IKT-en barruan hainbat bideo eta argazki erabili dituzte ariketak ondo azaltzeko.
-Blog-an erabilitako hizkuntzari dagokionez, edonork ulertzeko hizkuntza erabili dute, atal desberdinak ondo zehaztuz eta modu erakargarrian eginda.
-Parte hartzeari dagokionez elkarrizketetan eta bideo eraketan somatu dezakegun moduan guztiek parte hartu egin dute.
Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
-Blog hau erakargarria iruditzen zait bakoitzaren irudia eta nortzuk diren argi agertzen delako, gainera helburu lukratiborik gabeko proiektua direla argi eta garbi uzten dute, federazioak kudeatutako topaketak izanik.
- Testuan zehazten diren moduan, antolatzaile mota, partaideen ezaugarriak eta estaldura geografikoak, instalazioak, giza baliabideak eta erabiliko diren material baliabideak argi agertzen dira.
-Ariketen deskribapenei daagokionez nahiko egokia da eta nahiko errez ulertu daiteke zer egin behar den.
-Bestetik, gastu aurrekontua ondo egina dagoela uste dut, zehaztasunez gastatuko dutena agertzen delako.
Kalifikazioa: 8,5
Eneko Sanz Saenz. Hezkuntza eta kirol fakultatea 1. Maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar• Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Elkarrizketa zergatik egin diozue gazteleraz Mikeli? Audioa oso-oso baxu entzuten da. Aipuak ez dira egin. Erreferentziak ongi idatzi behar dira. Zertarako erabili dituzue artikuluak?
• Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio. Agian, kasu batzuetan gehiegi idatzi duzue.
• IKT-tresnen erabilera: Bideoak, argazkiak, inkesta… erabili dira. Argazkiak nondik eskuratu dituzuen zehaztu.
• Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua. Iruzkinak atala soberan dago.
• Kolaborazio lana nabarmena da.
• Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia argia da, baina zuzendu beharreko ortografia akatsak ditu, besteak beste: “bitatartez”, “21a.,”, “Horretarako, Euskal Pilota Beti-Jai Federazioa hainbat jarduera antolatu ditugu umeentzat”, “umeekin euskal pilota gozatzen”, “zazpiak arduratuko dira umeetan irrifarrea soilik ikusteaz”, “Amorrua eman zaigu”, “sentsazioak honak izanez gero”, “etra”, “pilotak sorteatuko dira oroipen bat izateko”, “etab.”, “Enkesta”,
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Sarrera aproposa da.
• Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak. Ez duzu zehaztu, ezta?
• Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa. Estaldura handiko gunean ari zaretenez, nola antola dezakezue nahi duten guztiei aukera eskaintzeko?
• Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da. Zehaztu dira.
• Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra). Interesgarria litzateke hezitzaileen ezaugarriak eta eginkizunak zehaztea. Zuen kontakturako datuak jartzea baina garrantzitsuagoa da.
• Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Zerrendatu da.
• Saioaren helburu zehatzak. Helburua pilotaz gozatzea bada, eta ez errendimendua, zertarako ekarri dituzue profesionalak? Sarrerako bideoan ere gehienak profesionalak jarri dituzue, zergatik?
• Ariketen deskribapena. Bideoak interesgarriak dira. Kolaborazio jolas gehiago egitea interesgarri izan daiteke.
• Saioaren dinamika. Dinamikaren eskema moduko bat eskertuko nuke.
• Aurreikusitako gastuak. Nola eskuratuko duzue diru hori. Eta hezitzaileek ez dute kobratuko?
• Bestelakoak (argazkien galeria, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…) gaineratu dira.
• “Gero eta gutxiago praktikatzen da euskal pilota Gasteizen eta hori errealitate bat da Euskal Herriko beste herriekin konparatuz”: kontuz honelako baieztapenekin.
• “Jardunaldi honen antolaketarako pilotari profesional batzuen laguntza jasango dugu”: hain gogorra izango ote da bada pilotari profesionalekin jardutea? Hau da, “jasango dugu” ez, “izango dugu” jarrita hobe.
• Inkesta norentzako egin duzue, haurrentzako edo gurasoentzako?
3. Kalifikazioa: 7,5
4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal pilotaren eta tenisaren oinarriak ikasgaiko irakaslea, Hezkuntza eta Kirola Fakultatea (UPV/EHU).