Enkesta honen bitartez topaketaren balorazioa egiteko aukera izango duzue
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSctvUDf3A6Pj61vcRNJ8qvlH7vt6gS5ASKfbeU0zDy7P-_0Ww/viewform?usp=sf_link
Kaixo ! Euskal pilota programa bat sortu dugu Gasteizen eta blog honetan progamaren inguruan dagoen informazioa eskeiniko dizuegu. Non izango den, nola antolatuko den eta gure helburuak, besteak beste. Informazio gehiago nahi izanez gero blogean aurkituko duzue gure telefono zenbakia eta posta elektronikoa.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
ResponderEliminar-Blog nahiko luzea da, informazioa leku ezberdinetatik eskuratu dute; erreferentzietan jarri dutenez ikerketa batzuetan oinarritu dira, gainera Mikel Aingeru Rafael Barrero-ri elkarrizketa bat egin diote.
-Erreza da irakurtzen, informazioa nahiko ondo sailkatua dago, irakurlearen lana errazten.
-IKT tresnen aldetik bideoak eta argazkiak erabili dituzte, bai berainek egindakoak baita internetetik ateratakoak ere.
-Lana taldean egin dutela ikusi daiteke, partaide guztiak argazki batean agertzeaz gain elkarrizketa ere ez duelako batek bakarrik egiten.
-Bloga ondo antolatua egon arren ez da oso erakargarria erabilitako koloreengatik.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
-Irabazi asmorik gabeko erakundea dela aipatzen da, beraien helburua euskal pilota Gasteizeko gazteen artean sustatzea da.
-Erabiliko diren instalazioak eta materiala aipatzen da, baita hauek suposatuko duten gastuak ere.
-Ariketak ondo azaldu dituzte, bideoak ere erabili dituzte dudarik ez geratzeko.
-Arazorik egon ezkero edo norbaitek zalantzarik baldin badu beraien telefono zenbakiak eta helbide elektronikoak gaineratu dituzte blogera.
3. Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
Talde honek bloga ondo egin duela iruditzen zait. Ez da informazio garrantzitsurik falta, beraz, 8,5 ipintzen diot.
4. Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
Mikel Larra Moreno, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1. mailako ikaslea.
EUSKAL PILOTA TOPAKETA GASTEIZ (1. BLOGA)
ResponderEliminar1- Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
- Elkarrizketa bakarra baina, galdera zein erantzunak video formatuan txertatzea oso erakargarria. Erreferentziei dagokienez, hiru artikulu edo liburu ondo baina topaketan barneratzea hobeto legoke.
- Aurkezpen bikaina oso argia eta gauzak argiago ikuateko eskemen eta irudien erabilpena adibidez ariketak azaltzerako orduan.
- IKT tresnen erabilera ona baita ere, videoak, irudiak, foroak eta gainera eskemak betetzeko Paint-ekin egindako irudiak.
- Taldekide guztien parte hartze nabaria elkarrizketaren videoan eta baita ere hasierako argazkian.
- Ez dago ortografía akats nabaririk eta nahiko erakargarria da idatzia.
2- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Sarrera argia, non argi azaltzen da ikasleen betebeharra eta egileen asmoa gainera, videoa Ogueta frontoiaren garrantzia eta historia pilota munduan nabarmentzeko.
- Ez diote diruari inolako garrantziarik ematen eta Gasteizen pilota sustatzea da haien helburu nagusia.
- Ariketak oso argi azalduta bakoitza bere irudiekin erakargarriagoa izateko.
- Aurreikusteko gastuak aipatuta.
- Informazio garrantzitsua edo gutxienez interesgarria ahalbidetzen duten estekak.
3- Kalifikazioa (0-10). Aurreko irizpideak kontuan hartuta, jar iezaiozue blogari nota.
- Talde honen bloga asko gustatzen zait eta zeozer aipatzeagatik, informazioa gehiegi banatu dutela; hau da, pestaña gehiegi erabili dituztela. Kalifikazioa 8,5.
4- Zuen izen-abizenak eta Fakultatea-maila.
- Iñaki Bilbao San Miguel. Jarduera fisikoaren eta kirol zientzien fakultateko lehenengo mailako ikaslea.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko oharrak:
ResponderEliminar• Datuak jasotzeko 4 informazio iturri ezberdin erabili dituzte: elkarrizketa bakarra eta 3 artikulu. Erreferentziak ez dira testuan aipatu, nahiz eta zuzenak izan. Elkarrizketa oso interesgarria izan da baina ez zen oso ondo entzuten.
• Diseinua egokia da eta atalak ondo sailkatuta daude baina ordenatuago egon zitekeen. Izena emateko atala faltan bota dut. Ariketak ulertzeko orduan bideoak, argazkiak…oso lagungarriak izan dira.
• Ikt tresna asko erabili dituzte: bideoak ariketak azaltzeko, pilotalekuaren argazkiak… Gainera Galeria atala gehitu diote.
• Bloga erabilterraza da, eta gauzak ondo aurkitu daitezke.
• Argi ikusten da kolaborazio lana izan dela, argazkien eta bideoen bidez taldekide guztien parte hartzea ikusten da.
• Bloga modu argian eta ondo idatzita dago, hizkuntza egokia da, ortografía akatsik gabea.
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko oharrak:
• Sarreran oso ondo azaltzen da proposatutako jarduera.
• Irabazteko asmorik gabeko erakundea dela esaten dute.
• Jardueran parte hartuko duten umeen adina eta estaldura geografikoa adierazten da.
• Behar dituzten instalazio kopurua eta tipologia ondo zehazten dira argazki eta bideoen bidez.
• Behar izango dituzten giza baliabideak adierazten dira: 4 begirale eta 3 pilotari profesional izango direla adierazten da. Beharko duten materiala ondo zehazten da. .
• Saioaren helburuak adierazten dira: Gasteizen euskal pilota sustatzea. Ariketak ondo azaldu dituzte eta ondo ordenatuta daude, gainera bideoak oso lagungarriak izan dira. . Saioa ondo planifikatua dagoela ikusten da.
• Gastuak adierazi dituzte.
3. Kalifikazioa: 9
4. Eider Iglesias Torres. Hezkuntza eta kirol fakultatea, 1.maila.