sábado, 25 de noviembre de 2017

KOKAPENA

HELBIDEA: Amadeo Garcia de Salazar Plaza, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba

Pilotalekuak Mendizorrotza futbol zelaiaren alboan daude, honen ondorioz, parking handi bat egongo da frontoien aurrean eta kotxea aparkatzeko arazorik ez da egongo. Hala ere, ubikazioa utziko dizuegu hemen bertan.

https://www.google.es/maps/place/Frontones+Beti+Jai/@42.8370519,-2.6862467,15z/data=!4m5!3m4!1s0x0:0xea27339877fbcc2c!8m2!3d42.8370519!4d-2.6862467

Beste aldetik, autobusak daude Gasteizetik mugitzeko eta ondorengoak dira Mendizorrotzara zuzenean eramaten dizkizutenak: Línea 2 (Periferikoa) eta Línea 4 (Lakua-Mariturri). Autobusak 10 minutuero pasatzen dira.
Resultado de imagen de frontones vitoria




7 comentarios:

  1. • Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:

    Datuak jasotzeko iturriei dagokionez, elkarrizketa bat egin dute Mikel Aingeru Rafael Barrerorekin, Arabako Euskal Pilota Federazioaren zuzendari teknikoa, eta 3 artikulu zientifiko (Uso estratégico del espacio en categorías de formación de pelota vasca; El control de la indarra. Pelota vasca, un ritual, una estética; eta Euskal pilota ezagutzeko) erabili dituzte informazioa eta datuak eskuratzeko. Horrez gai, artikulu zientifiko hauen erreferentziak eta estekak modu egokian gaineratu dituzte eta zuzenak dira.
    Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, testua zuzena eta ordenatua dago, zehaztasun handiz idatzia. Gainera, burutuko dituzten ariketak azaltzeko orduan oso lagungarriak diren eskemak, taulak eta grafikoak erabili dituzte ariketa horiek modu argiago eta errazago ulertu ahal izateko (azalpen bideoez aparte).
    IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, aurkezpen bideo bat, burututako ariketak azaltzeko 4 bideo, eta egindako elkarrizketaren 2 bideo txertatu dituzte, atal guzti horiek modu errazago batean azaltzeko. Hori gutxi bazen ere, galeria bat jarri dute argazki pila batekin, erabiliko dituzten instalazioak eta materiala erakusteko.
    Blogaren diseinuari dagokionez, primerakoa dela esango nuke. Izan ere, Bloga modu argian aurkezten da, atal desberdinetan banatuta dago eta momentu bakoitzean nahi duzuna bilatzeko oso erreza da, edukiak atalka bilduta eta oso ordenatuta daudelako. Gainera, Blog erakargarri bat iruditzen zait, aipatu dudan moduan, atal bakoitzean argazkiak eta bideoak dituelako, nahiz eta diseinu beltz bat oso erakargarria ez izatea.
    Kolaborazio lanari dagokionez, azalpen bideoetan 4 partaideak agertzen dira, beraz guztien parte hartzeak ziurtatu dezakegu.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitateari dagokionez, Blogaren testua euskara jatorrean idatzita dago eta ia ez ditu ortografia akatsik.

    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    Proposatutako jardueraren sarrera egoki bat dago, non jardueraren nondik norakoak ondo azaltzen dute. Sarrera honek, argazki galeria bat dauka argazki mordo batekin eta aurkezpen bideo batekin, Bloga erakargarriagoa egiteko. Aipatutako sarreran, jarduera horretan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak (9-11 urte bitarteko adina) eta estaldura geografikoa (Gasteizko Beti-Jai pilotalekua) oso ongi adierazita dago. Gainera, modu argi, ulerterraz eta erakargarri batean zehazten dute eskura dituzten, eta berez eskainiko dituzten instalazio (Beti-Jai pilotalekuaren 4. Frontoia eta aldagelak), material eta giza baliabide guztiak. Asken hauei dagokionez, topaketa honetan 7 irakasle arduradunak (3 pilotari profesional eta 4 Euskal Pilota Beti-Jai Federazioko begiraleak) egongo dira, ariketak aurrera eraman ahal izateko. Bai instalazioen, bai erabiliko dituzten materialaren argazki batzuk daude Bloga ikusgarriagoa egiteko. Antolatzaile mota ez dago espreski adierazita, baina ulertu egin daiteke, erakunde publiko bat dela. Saioaren helburu zehatzak modu egokian adierazita daude, bai sarreran, bai “Topaketaren nondik-norako” izeneko atalean. Ariketen deskribapena oso ondo dago, burutuko dituzten ariketa bakoitzerako azalpen zehatz mehatz bat ematen dutelako. Hala ere, oso zaila izan daiteke 9-11 urteko haurrentzat ariketen deskribapen zehatz hori ulertzea, horrexegatik ariketa bakoitza azaldu eta gero bideo bat jarri dute aurretik azaldutako ariketa burutuz, umeek modu dibertigarriago eta interaktiboago batean ariketak ulertu dezaten. Horretaz aparte, saioaren dinamika modu argi eta zehatz batean adierazita dago “Topaketaren nondik norakoak” atalean, ordu bakoitzean burutuko dituzten ekintza desberdinak ondo zehaztuz. Amaitzeko, aurreikusitako gastuak (Esku pilotako 10 pilota, 2 pala) jarri dituzte.

    • Kalifikazioa: 9


    Sergio López Santamaría
    Jarduera fisiko eta kirolaren zientzien fakultatea
    1. Maila

    ResponderEliminar
  2. • Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak:
    -Datuak jasotzeko iturriei dagokionez, elkarrizketa bat egin dute eta 3 artikulu zientifiko erabili dituzte informazioa eta datuak eskuratzeko. Horrez gain, artikulu zientifiko hauen erreferentziak eta estekak modu egokian gaineratu dituzte eta zuzenak dira.
    -Aurkezpenari dagokionez, testu txukuna da, ondo eta zehaztasunez idatzia eta horrez gain oso erakargarria jarri dizkioten taulak eta grafikoei esker.
    -IKT-tresnen erabilpenari dagokionez, bideoak eta argazkiak jarri dituzte dena argiago eta ulertzeko errazagoa izateko eta hori asko eskertzen da eta gainera galeria bat era jarri dute.
    -Blogaren diseinuari dagokionez, modu argi eta ordenatu batean antolatu dutela iruditu zait. Atal desberdinak topatzeko erraza eta erakargarria.
    -Hizkuntzari dagokionez, eusakra jatorrean idatzita dago.
    • Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:
    -Proposatutako jardueran, aurkezpen egoki bat dago. Horrez gain, rabiltzaileen ezaugarriak (9-11 urte bitarteko adina) eta estaldura geografikoa (Gasteizko Beti-Jai pilotalekua) oso ongi adierazita dago.
    -Antolatzaile mota zein den ez du jartzen, baina ulertu daiteke erakunde publiko bat dela.
    -Topaketaren helburu orokorrak oeta zehatzak oso ongi adierazita daude. Horrez gain, ariketak oso modu ordenatu eta erakargari batean daude antolatuta, ariketa bakoitzeko bideo batez azaldua.
    -Aurreikusitako gastuetan materiala soilik zehaztu dute.
    .Kalifikazioa: 8,5
    Nerea Calvo Ceanuri, Jarduera fsiko eta kirolaren zientzen fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  3. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea Blog honetan 4 informazio iturri erabili dituzte, hauetatik bat elkarrizketa izan da. Artikuluak erabili dituzte eta erreferentziak modu argian azaltzen dira eta haietara iristeko bidea oso erraza da. Arazoa da erreferentzia hauek testuan non aurkitzen diren ez dela garbi azaltzen.

    • Aurkezpenaren argitasuna Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia, ez du ematen betelanik egin dutenik eta ataza behar bezala egin dute; ariketak azaltzeko grafikoak oso argi uzten dute nola izango den ariketa.

    • IKT-tresnen erabilera IKT tresna ugari sartu dituzte, argazki eta bideo egokiak eta adierazgarriak aukeratuz.

    • Blogaren diseinua Bloga argia, ordenatua eta erabiltzeko erraza da atalak modu egokian banatu eta zehaztu dituztelako. Erakargarria egin dute, idatzitakoa luzeegia ez izaten saiatuz eta grafikoak eta taulak gehituz.

    • Kolaborazio lana Bideoa, argazkia edo elkarrizketa sortzean/egitean, taldekide guztiak agertzen dira bertan. Hau da, guztien parte hartzea ziurtatu da.

    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea Idatzia nahiko erakargarria eta argia da, ia ez dago ortografia akatsik.


    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Proposatutako jardueraren deskribapen orokorra Sarreran haien helburu nagusia jakinarazten digute eta topaketan zehar egingo dutena azaltzen dute modu egoki eta laburrean.
    • Antolatzaile mota Ez dute zehazten norekin arituko diren elkarlanean baina uler dezakegu erakunde publiko bat dela.

    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa Umeen adina adierazi dute eta topaketa Gasteizen izango dela aipatu dute.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia BetiJai frontoiean izango dela topaketa esan dute.
    • Material baliabideak Zein material erabiliko duten argi azaldu dute argazki bidez, baita kopurua ere.
    • Ariketen deskribapena Ariketak modu egokian eta argian azaltzen dituzte, gainera, bideoek izugarri laguntzen dute eta saioaren dinamika egokia izango dela aurreikusten da.
    • Aurreikusitako gastuak. Gastuak argi eta garbi azaltzen dituzte.
    • Bestelakoak Argazki eta bideo argiak aukeratu dituzte eta erreferentziak oso argiak dira baina ez dakigu erreferentzietako informazioa non erakutsi duten.
    Nire kalifikazioa 8,75
    Ainhoa Lakuntza Odriozola, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  4. 1- Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak

    - Lehendabizi, erreferentziei dagokionez, nahikotxo informazio iturri erabili dituzte bloga osatzeko eta honi fidagarritasuna emateko. Gainera egindako elkarrizketa Mikel Aingeru Rafael Barrero, Arabako Euskal Pilotako Zuzendari Teknikoari, egin diote, zeinek pilotari buruzko informazio ezberdina, anitza eta zehatza eman dezakeen, baita fidagarritasun osokoa ere, noski.

    - Informazioa modu argian adierazita dago, txukuna da eta ongi idatzita orokorrean. Gainera zehaztasunez adierazi dute informazioa; eta irudi eta grafikoei esker gauzak ulergarriagoak dira.

    - IKT tresnei dagokionez oso ongi erabili dituzte ariketen eremuan, modu honetan aurreikusi ditzazkegu zeintzuk izango diren egingo ditugun ariketak modu zehatzago eta argiago batean.

    - Bestetik, diseinuarekin lotuta, nahiko erakargarria iruditu zait, kolore ezberdinak erabili dituzte eta dagoen txukuntasunari esker atalak aurkitzea erreza izan da.

    - Akitzeko, hizkuntzari dagokionez, euskara jatorrean idatzita dago.

    2- Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.

    - Gastuak ongi adierazi dituzte, bai gastu materialak baita instalazioen alokapena ere. Eta gehigarri bezala aipatu egin dituzte tabernan izandako gastuak eta pilotako profesionalen gastuak.

    - Ariketetan zehaztu dituzte zenbat partaide dauden ariketa bakoitzean eta nolakoa izango diren ariketak ondo deskribatuak daude. Honetaz aparte, baita zehaztu egin dituzte ere zer nolako ezaugarriak izan behar duen topaketan parte hartu nahi duen umea.

    - Topaketaren helburua aipatu egin dute, hala ere modu orokor eta labur batean, nire ustez pixka bat zehaztu dezakete azalpen luzeago bat emanez.

    - Gehigarri bezala instalazioen eta partaideen argazki galeria bat ipini dute atal bezala. Bideo bat bukaeran ipini dute ere.

    3- Blogaren kalifikazioa: 8,75
    4- Dani Del Gallego
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea. 1. maila.

    ResponderEliminar
  5. 1. Blog hau sortzeko hiru informazio iturri desberdinetik hartu dute informazioa, kasu honetan hiru artikulu izan dira informazio iturriak. Horrez gain, Arabako Euskal Pilota Federazioaren zuzendariari egindako elkarrizketa bat zintzilikatu dute.
    2. Blogaren aurkezpenari dagokionez, oso modu argian aurkeztu dute informazioa. Ariketen azalpenean ikusi ahal denez, taulak eta marrazki argiak erabili dituzte informazioa ondo ulertu dezagun.
    3. IKT-tresnen erabilera ere dauka blog honek zeren eta hainbat argazki erabili dituzte instalazioak erakusten eta bideoak topaketaren ariketak azaltzeko.
    4. Blogaren diseinua oso argia da eta erabil erreza. Hainbat leiho desberdinak dituzte non informazioa txukun jarrita dago. Baina nire ustez leiho gehiegi daude eta nahasteko erreza da.
    5. Kolaborazioa ikusi ahal da blog honetan zeren eta kide guztiak bi edo hiru sarrera eskegi dituzte gutxi hora behera eta horrez gain elkarrizketan lau kideetatik hiruk galderak egiten dituzte.
    6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea. Idazkera argia, garbia eta akats gabekoa da.
    7. Lanaren araberako irizpide zehatzak:
    -Blogean sarrera leihoan topaketaren informazio generala aurkitu dezakegu.
    -Irabazi asmorik gabeko erakundea dela aipatzen da blogean.
    -Instalazioen argazkiak agertzen dira eta horrez gain materialak eta aurrekontua aipatzen dira.
    -Ariketak era zehatz batean deskribatuta daude eta ulertzeko errezak dira.
    -Blog hau dinamikoa iruditu zait zeren hainbat modu desberdinetan eskeintzen zaigu informazioa eta ez bakarrik idatziz.


    BLOGAREN KALIFIKAZIOA: 9

    Iñaki Bellón Lozano
    Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzien Fakultatea . 1. maila.

    ResponderEliminar
  6. 1. Ebaluazio irizpide nagusiak:
    informazioa iturri desberdinak hartu egin dituzte: gaiarekin bat datozen 3 artikulu landu eta elkarrizketa bat egin dituzte. Jasotako informazio hau oso interesgarria da eta erreferentziak modu argian azaltzen dira, nahiz eta gero ez duten informazio iturri hauen aipu gehiegirik egin blog-ean zehar.
    Aurkezpen aldetik oso antolatua eta argia da, testuak modu egokian idatzita daude eta laburrak eta nahiko zehatzak izan dira. Grafikoak ere erabili dituzte, informazioa laburtu eta hobeto ulertzeko.
    IKT tresna asko erabili egin dituzte blog-a aberastuz: argazki ugari eta azalpenak emateko bideo egokiak gehien bat.
    Taldekideen arteko kolaborazio ona egon dela argi ikusten da. Bideo eta argazkian kide guztiak agertzen dira.
    Hizkuntzaren kalitatea nahiko altua izan da eta horrek blog-a interesgarria izatea lortu du, akats ortografikorik gabe.


    2. Ebaluazio irizpide zehatzak:
    Proposatutako jardueraren deskribapen orokor bat idatzi egin dute sarrera modukoa. Bertan topaketaren helburuak eta informazioa orokorra helarazi digute.
    Ez dute antolatzaile mota aurkeztu, baina atal batean nortzuk diren azaldu eta haien burua aurkeztu egiten dute, argazki batekin lagunduz.
    Topaketa non, noiz eta norentzako zuzenduta dagoen argi eta garbi azaldu egin dute. Topaketa Gasteizen izango da. Frontoi eta instalazioen informazioa ere jarri egin dute. Bertan erabiliko dituzten materialak ere erakutsi dizkigute argazki eta azalpenen bidez.
    Topaketa aurrera eramateko izango dituzten gastuak ondo eta argi azalduta daude.
    Ariketen deskribapenak bideoen bitartez egin dituzte. Ariketak ulertzeko errazak dira eta bideoak ondo azaldu egiten dituzte. Ez dituzte testu luzerik idatzi behar izan, bideoak ondo eginda zeudelako. Ariketak erakargarriak eta dibertigarriak dira, eta euskal pilotaz gozatzeko onak.
    Lan polita egin dutela uste dut, Blog aberatsa informazio aldetik eta erakargarria diseinu aldetik.
    Nota: 8,5
    Alba Lambea Villar. Jarduera Fisikoaren eta kirolaren zientziak. 1. maila

    ResponderEliminar
  7. Ebaluzio irizpideak:
    - Elkarrizketa bat jarri dute. Erreferentziei dagokienez, hiru artikulu ondo baina ez da aipatzen topaketan.
    - Informazio guztia argi aurkitzen da eta ondo azalduta dago.
    - IKT tresnen erabilera os ona da, bideoak, irudiak, foroak eta beste aplikazioekin egindako argazkiak erabili dituzte.
    - Taldekide guztien parte hartzea argi ikusten da video, elkarrizketa edota argazkien bidez.
    - Ortografia aktsak ez daude eta zaindu dutela ikusten da.
    Ebaluazio irizpide ahorrak:
    - Sarrera argia, helburu zehatzak erabili dituzte eta sarrera ondo eginda eta dena argi hutziz.
    - Hien helburua euskal pilotaren sustapena bilatzea da eta ez dute bilatzen dirua irabaztea edo biltzea.
    - Ariketak osoargi gertazen dira eta argazkiekin askoz argiago.
    - Gainera, izango dituzten gastuak aipatzen dira.
    - Hainbat esteka aurkitzen ditugu informazio gehituz eta ulermena errastuz.
    Aurreko guztia kontuan hartuta nire kalifikazioa 9 izango da.
    Jon Regaña Rincón 1.maila

    ResponderEliminar