domingo, 19 de noviembre de 2017

INSTALAZIOAK ETA MATERIALAK

Topaketa Beti-Jai pilotalekuetan izango da, 4. frontoian hain zuzen ere.
Ondoren trinkete eta 4. frontoiaren bi argazki erakutsiko dizuegu.




Pilotalekuaren ondoan aldagelak daude eta bertan umeak arazorik gabe arropaz aldatu daitezke. Hala ere, umeak pilotalekuan daudenean soilik izango gara haien arduradun, horrenbestez irakasle edo arduradun bat egon beharko da talde bakoitzarekin.


Gomendagarria da umeek punta gogor gabeko zapatillak ekar ditzatela, puntadunek lesioak eragin ditzakete eta.





Gainera, materialekin jarraituz, hainbat erabiliko ditugu, ez baitiogu soilik, eskuarekin pilotari joko. Jokuak egiteko materiala, hala nola, konoak, petoak, etab. erabiliko dira. Bestalde, palaren oinarriak azalduko dizkizuegu topaketaren amaieran baina erabili gabe, arriskutsua izan daiteke eta, beraz palak ere edukiko ditugu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario