martes, 28 de noviembre de 2017

lunes, 27 de noviembre de 2017

Ogeta frontoien irudiak















NORTZUK GARA?

Blog honetan pilota topaketa bati buruzko datuak eta informazioa eskaintzen dizuegu.
Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien lehenengo mailako ikasleak gara, eta aurten pilota irakasgaia dugunez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuarekin zerikusia dituzten hainbat jarduera egiten ari gara. Pilota topaketa honek, horren beste proposamen bat da eta blog honen bidez azaltzen dizuegu nola izango den eta zer ezaugarri izango dituen.

Hau guztia esanda ere, jardunaldi honen helburua ez da bakarrik topaketa bat egitea guri interesatzen zaigulako, baizik eta eskola ezberdinetako umeetan euskal pilota barneratzea. Gero eta gutxiago praktikatzen da euskal pilota Gasteizen eta hori errealitate bat da Euskal Herriko beste herriekin konparatuz. Horregatik jardunaldi hau Gasteizen izango da, euskal pilota gasteiztarren interesa berripizteko eta ahal den bezala denborarekin zabaltzeko herritar gehienetan, gazteekin hasita.
Besterik gabe, Gasteizeko hainbat eskoletako umeak Euskal pilotarekiko esperientzia positibo, dibertigarri eta gustagarria edukitzea espero dugu. Blog honetan ezarritako informazioa baliagarria izatea espero dugu eta interesatuta baldin bazaudete ez dudatu eta kontaktuan jarri gurekin. Mila esker!
Euken, Ibon, Ander eta Aaron.



sábado, 25 de noviembre de 2017

ZUEN IRITZIA

Enkesta honen bitartez topaketaren balorazioa egiteko aukera izango duzue

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSctvUDf3A6Pj61vcRNJ8qvlH7vt6gS5ASKfbeU0zDy7P-_0Ww/viewform?usp=sf_link

ERREFERENTZIAK

- Usubiaga, O., Castellano, J. (2014). Universidad del País Vasco UPV/EHU. Uso estratégico del espacio en categorías de formación de pelota vasca; Strategic use of space in basque pelota training categories. Revista internacional de ciencias del deporte. International Journal of Sport Science VOLUMEN X - AÑO X. Páginas:109-122 ISSN:1 8 8 5 - 3 1 3 7 Nº 36 - Abril – 2014.  http://www.redalyc.org/html/710/71030183003/



- Gonzalez Abrisketa, O., (2005). El control de la indarra. Pelota vasca, unritual, una estetica. (97or.-151or.). Muelle de urbitarte
https://www.researchgate.net/publication/45223075_Pelota_vasca_un_ritual_una_estetica


Pilotak araban izan zuen etenune latzean, kirol tradizional hau kultur erreferente izateko helburuarekin erakusketa bat zabaldu zen Santa Maria katedralean.

- Altuna, A., Berria egunkaria. Euskal pilota ezagutzeko (2010-12-24)
https://www.berria.eus/paperekoa/1544/048/002/2010-12-24/euskal_pilota_ezagutzeko.htm

-Mikel Aingeru Rafael Barrero-ri egindako elkarrizketa

ELKARRIZKETA




Mikel Aingeru Rafael Barrero. Director Técnico en Federación Alavesa de Pelota Vasca. Beti-Jai pilotalekuan, 25-11-2017.


1. Zer pentsatzen duzu gaur egungo euskal pilotaren egoerari buruz ? Hau da, afizioa galtzen ari da? Zergatik? Konponketarik ba al dago?

2. Nola ikusten duzu euskal pilota beste kirolekin konparatuta? (soldatak, komunikabideak…)

3. Ikusten duzu etorkizun arrakasta frontoietan jokatzen diren kiroletan?

4. Futbol, saskibaloi...profesionalean desberdintasunak daude emakumeen eta gizoneen artean, badaude baita ere euskal pilotan ?

5. Zergatik hasi zinen euskal pilotara jolasten ?

6. Zenbat urterekin hasi zinen eta  zenbat urte egon zinen konpetizioetan parte hartzen?

7. Euskal pilotako zer modalitateetan egon zara parte hartzen? (banaka, bikoteka, lau eta erdi...)


8. Entrenamendu edo partidu batean frustrazio handia sentitu duzu? Zergatik? Jolasteari uztea inoiz pentsatu duzu?

9. Pilota hartzen duzu eguneko ahalegin fisiko asko eskatzen duen kirola bezala? Eta psikologikoki?

10. Pilotara jolasten jarraitzen duzu? Maila profesionalean edo aisialdian? Zergatik?


11. Zer iruditzen zaizu topaketa bat egitea euskal pilota umeen artean zabaltzeko? Modu egokia iruditzen zaizu umeek euskal pilotaren munduan sartzeko?







KOKAPENA

HELBIDEA: Amadeo Garcia de Salazar Plaza, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba

Pilotalekuak Mendizorrotza futbol zelaiaren alboan daude, honen ondorioz, parking handi bat egongo da frontoien aurrean eta kotxea aparkatzeko arazorik ez da egongo. Hala ere, ubikazioa utziko dizuegu hemen bertan.

https://www.google.es/maps/place/Frontones+Beti+Jai/@42.8370519,-2.6862467,15z/data=!4m5!3m4!1s0x0:0xea27339877fbcc2c!8m2!3d42.8370519!4d-2.6862467

Beste aldetik, autobusak daude Gasteizetik mugitzeko eta ondorengoak dira Mendizorrotzara zuzenean eramaten dizkizutenak: Línea 2 (Periferikoa) eta Línea 4 (Lakua-Mariturri). Autobusak 10 minutuero pasatzen dira.
Resultado de imagen de frontones vitoria




jueves, 23 de noviembre de 2017

INFORMAZIO GEHIGARRIA

Ibon García
Telefono zenbakia: 636854520
E-mail: ibon09garcia@gmail.com

Euken Herrojo
Telefono zenbakia: 654443774
E-mail: eukenbaskoni@gmail.com

Ander Legorburu
Telefono zenbakia: 667746922
E-mail: legorjames14@gmail.com

Aaron Mulvey
Telefono zenbakia: 658831998
E-mail: aaronmu@gmail.com

domingo, 19 de noviembre de 2017

INSTALAZIOAK ETA MATERIALAK

Topaketa Beti-Jai pilotalekuetan izango da, 4. frontoian hain zuzen ere.
Ondoren trinkete eta 4. frontoiaren bi argazki erakutsiko dizuegu.




Pilotalekuaren ondoan aldagelak daude eta bertan umeak arazorik gabe arropaz aldatu daitezke. Hala ere, umeak pilotalekuan daudenean soilik izango gara haien arduradun, horrenbestez irakasle edo arduradun bat egon beharko da talde bakoitzarekin.


Gomendagarria da umeek punta gogor gabeko zapatillak ekar ditzatela, puntadunek lesioak eragin ditzakete eta.





Gainera, materialekin jarraituz, hainbat erabiliko ditugu, ez baitiogu soilik, eskuarekin pilotari joko. Jokuak egiteko materiala, hala nola, konoak, petoak, etab. erabiliko dira. Bestalde, palaren oinarriak azalduko dizkizuegu topaketaren amaieran baina erabili gabe, arriskutsua izan daiteke eta, beraz palak ere edukiko ditugu.

AURREIKUSTEKO GASTUAK

Topaketaren gastuak:

Gastu materialak:

   Esku pilotako 10 pilota 80 eurotara  https://elksport.com/pelotas-cuero-para-pelota-mano

   Resultado de imagen de 10 pelotas de pelota mano


 Imagen relacionada


Janaria: tabernako ogitartekoa gehi edaria 200 eurotara

Euskal pilotako profesionalak 100 eurotara

Guztira:420 euro

SARRERA

Kaixo pilotazaleak !

Blog honen bitatartez, hurrengo 2018ko ekainaren 21a., igandea, Gasteizko Beti-Jai pilotalekuan egingo den euskal pilota topaketaren berri eman nahi dugu. Topaketa honen helburua Gasteizko hainbat eskoletatik etorritako gazteak egun paregabea izatea da euskal pilotaz disfrutatzen duten bitartean. Horretarako, Euskal Pilota Beti-Jai Federazioa hainbat jarduera antolatu ditugu umeentzat.

Topaketa honekin bilatzen duguna ez da haiek pilotari onak izanez irtetea ezta jardunaldian pilotari hoberenei sariak ematea, hau da, ez da izango txapelketa bat, aitzitik, umeek euskal pilotari buruz zerbait ikastea, ondo pasatzen duten bitartean, eta esperientzia zoragarria izatea nahi dugu. Horretarako, jarduerak jolas moduan planteatuko ditugu. Modu honetan, ikasleen arteko giro ona bermatuko dugu, gatazkak sahiestuko ditugu eta esperientzia ona ziurtatuko dugu.

Jardunaldi honen antolaketarako pilotari profesional batzuen laguntza jasango dugu. Antolaketan laguntzeaz gain, pilotariak irakasle funtzioa izango dute ere, txokoetatik pasatuko dira umeei lagunduz eta haiekin jolastuz. Honekin, aurreratzen dizuegu umeek frontoira ailegatzean izango duten ezuste bat. Ondorioz, 7 irakasle (3 pilotari profesional eta 4  Euskal Pilota Beti-Jai Federazioko begiraleak) egongo dira umeekin euskal pilota gozatzen. Berotzeko jokoak prestatzeaz bi arduratuko dira eta txokoetan banatzean zazpiak arduratuko dira umeetan irrifarrea soilik ikusteaz.

Amorrua eman zaigu bakarrik 40 gazte topaketa honetan parte hartzea, baina dauzkagun instalazioak ez dira oso handiak. Gasteizko eskoletatik 9-11 urteko gazte ugari parte hartzea nahi izatea espero dugu jardunaldi honetan, hala ere, instalazioak direla eta, beste askok ezin izango dute euskal pilotaz gozatu. Horregatik,  lehenengo topaketaren sentsazioak honak izanez gero, adin desberdinetako eta Euskal Herriko herri desberdinetako gazteentzat topaketa gehiago antolatuko ditugu.






miércoles, 15 de noviembre de 2017

TOPAKETAREN ANTOLAKETA

Topaketa 2018ko ekainaren 21an egingo da, igandea, arratsaldeko 16:00atik 19.00etara Vitoria-Gasteizko Beti-Jai pilotalekuan. 40 umee hartuko dute parte, 5. eta 6. mailako (9-11 urte) ikasleek hartuko dute parte. Gasteizko eskola desberdinetako umeak izango dira, guztiz doakoa, guere asmoa ez da dirua irabaztea, baizik eta arratsalde dibertigarri bat pasatzea..

Topaketa honen helburu nagusia egun ahaztezina izatea da, ikasleek esperientzia positibo bat izatea eta pilotaz disfrutatzen ikastea nahi dugu.

Ondoren, Beti-Jai frontoian egingo dugun topaketaren plangintza argitaratuko dugu:
Arratsaldean, umeak pilotalekura ailegatzean ezuste txiki bat izango dute: pilotari famatu eta hobereneetako batzuk aurkituko dute bertan. Pilotari hauek arratsaldean zehar egongo dira umeekin txokoetan jolasten irakasteko asmoarekin. Beraz, 4 irakasleez gain, hiru pilotari famatuak arituko dira bertan. Honekin batera, jardunaldiaren amaieran pilotari profesionalek mini-partidu bat jokatuko dute umeek goi errendimenduko euskal pilota partidu batez gozatzeko.
Gainera, Beti-Jai pilotalekuaren taberna egongo da irekita, gurasoek bertan zerbait hartu dezaten etra elkar ezagutu dezaten. Bukatzeko, Euskal Pilota Beti-Jai Federazioa hamaiketako bat emango diote ume bakoitzari eta horrez gain ariketetan erabilitako pilotak sorteatuko dira oroipen bat izateko.

Irakasleek txokoen jarduerak prestatzen ari diren bitartean, beste irakasle batzuk umeei hainbat beroketa joku proposatuko dizkiete  (25-30min). Hurrengoak izango dira berotze jokuak:


1. Baloi eseria: Bi taldeetan banatuko gara. Frontoiaren alde batean talde bat eta bestean beste taldea. Denak (talde bakoitzak bere aldean) nahasturik gaudela, baloi bat egongo da eta helburua beste bati baloiarekin jo (mugitu gabe) eta baloiak lurra ikutzea da. Hala gertatzen bada, eseri egin beharko du baloiaren golpea jaso duenak. Eseritakoak berriz jolasean ibil dadin, baloia hartu eta norbaiti jo beharko dio, orduan libratu egingo da. Eserita dagoen beste bati pasa eta ondoren norbaiti jotzen badio, biak libratuko dira. Jolas honekin, gutxinaka-gutxinaka jaurtiketak lantzen hasiko ginateke txokoetan egingo ditugun jardueren ideia orokor bat izanez.

2. Pilotaren mantenua: 6 umez osaturiko bi talde egingo dira eta bi taldeen artean eskupilotako pilota mantentzera jolastuko dute. Hasieran paseak airetik izango dira; ondoren bote bat emanez, eta gero txandakatuz (bote-airez). Paseren bat gaizki egin ezkero pilota beste taldeari emango zaio. Pilotaduna ezin da mugitu. Berotzeko joko honen helburua ikasleek beraien gorputza martxan jartzea da. Modu honetan, gogoz hartuko dute lehenengo txokoaren jarduera.
3. Pilla-pilla botatzen: Eremu zehatz batean 15 ume egongo dira. Ikasle bat harraparia izango da, baina izango duen zailtasuna izango da baloi bat botatzen joan beharko duela. Harrapariak baloia botatzen duen bitartean esku librearekin beste bati harrapatu beharko du. Ondoren, harrapatua izan dena harraparia bihurtuko da eta harraparia izan dena libre geratuko da. Baloi gehiago sartzen diren heinean jolasa zailagoa bihurtuko da. Era honetan, gero garrantzi handia izango duen kontzeptu bat landuko genuke: koordinazioa.



Momentu honetan 4 txokotan banatuko ditugu umeak. Nahi dugu umeak modu aktibo batean egotea ahalik eta denbora gehien, etengabe parte hartzea. Horregatik, jokuak moldatu behar badira umeak hobeto pasatzeko aldatuko ditugu.

Eremuaren antolaketa:
ARIKETA 1. Errebotean egingo den ariketa da
ARIKETA 2. Ezkerreko paretan egingo den ariketa da.
ARIKETA 3. Frontisean jokatuko da ariketa hau eta 3. kuadrotik ez da pasatuko
ARIKETA 4. Frontoiaren ezker paretan egingo den ariketa da.

Hurrengoak dira topaketan egingo diren jarduerak:

1.
Edukia: Espazio rola kolaborazioan
Helburua: Mugimenduak egitean espazioan orientatzen ikastea.
Aldia: 2. Materiala: Pilota eta konoak.


Deskribapena: Bikoteka jarriko dira eta kono bat egongo da kantxaren erdian. Pilotakada bakoitzeko konoa ukitu beharko dute eta berriro ere pilotari emateko prestatu. Partidu bat izango da eta 2 koadroko eremuan jokatuko da gutxi gora-behera.
Elkarrekintza: soziomotorra-oposizio eta kolaborazioan.
Puntuazio sistema: tanto bakoitzean puntu bat eskuratuko da.
Irudi grafikoa:





Aldaerak:
Zailagoa egiteko konoa kantxaren erdian ipini beharrean zabalean ipiniz.



2.
Edukia: Antzerako egitura duen jokoa  
Helburua: Ikaslea ahalik eta azkarren pilotaren norabidea ikustea. 
Aldia: 1. Materiala: Pilotak edo baloiak.

Deskribapena: Ikasle batek pilota edo baloia frontisera ahalik eta goren jaurti beharko du, gutxi gora-behera 3 metrotara. Ondoren, bere ikaskide baten izena esan beharko du eta horrek pilota bi punpa eman baino lehen hartu beharko du kaleratua ez izateko. Hamar ikasle egongo direnez, ariketa bi baloi edo pilotekin egingo da, ikasleak beti tentsioan egoteko. Kaleratu izanez gero, kaleratuek pilota beti jaurtiko dute geldirik ez egoteko eta ahalik eta azkarren besteak eliminatzeko.
Elkarrekintza: Soziomotorra-kolaborazio eta oposizioan
Puntuazio sistema: Kaleratze sistema.
Irudi grafikoa:






Aldaerak: Zailagoa egiteko ikasleak aires hartu beharko du pilota.






3.
Edukia: Pilotaren kolpea eta 1. eta 2. espazio helburuak  
Helburua: Pilotaren norabidea ezagutu eta  pilota ahalik eta goren jaurti
Aldia: 3.   Materiala: Pilota.


Deskribapena: Frontisetik 3raino kide batek besteak harrapatu beharko ditu. Ezingo da ezarritako eremutik atera, hau da, kantxatik eta 3tik ezingo dira atera. Harrapatzaileak pilota frontisera bideratuko du eta bote ematen duen koadroan ez dauden kideak harrapatzeko aukera izango du. Horretarako 5 segundo izango ditu. Harrapakinak dauden kuadroko eremuan bakarrik egin ahal izango dute korrika harrapatuak ez izateko. Harrapatzen dituen kideak eliminatuko dira. Azkena harrapatua izan dena hurrengo saiakeran harraparia izango da.
Harrapariak pilota frontisean markatutako eremutik gora bakarrik jo ahal izango du pilota.     
Elkarrekintza: Soziomotorra-kolaborazio eta oposizioan.  
Puntuazio sistema: ez dago.

Irudi grafikoa:




Aldaerak: Errazago egiteko pilota jo behar duen ikasleak ez badio pilotari ematen, hartu eta botatzeko aukera izatea.






4.
Edukia: Sake eta errestoa. 
Helburua: Sakez, errestoan dauden pilotariak lurrean eserita eta pilotak frontisa jo arte mugitu gabe tantoa egiteko gai izan.  
Aldia: 2. Materiala: Pilota


Deskribapena: 6naka jarriko dira, lau pilotari  frontisean arituko dira eta beste biak kanpoan. Errestoan bikote bat ipiniko da eta beste bikoteak ilaran. Errestoa egin behar duten bikotekideak lurrean eserita egongo dira eta pilotak frontisa jo arte ezin izango dira mugitu. Bikote batek jarraian 3 sake egingo ditu. Ondoren errestoan jarriko da eta errestoak egin dituen bikotea kanpoan itxoiko du.
Elkarrekintza: Soziomotorra-kolaborazio eta oposizioan.
Puntuazio sistema: Sakez tantoa eginez gero puntu bat eskuratzen da eta erresto ona egitean baita ere puntu bat. Denbora jakin batean puntu gehien eskuratzen duen bikotea irabazten du.

Irudi grafikoa:




Aldaerak: Errestoan dagoen bikoteari errrazagoa egiteko, sakea egiten duen bikoteak altuera jakin baten gainetik egin beharko du. Modu honetan, sakea egiten duen bikoteari zailtasun bat jartzen zaio ere.