martes, 28 de noviembre de 2017

lunes, 27 de noviembre de 2017

Ogeta frontoien irudiak















NORTZUK GARA?

Blog honetan pilota topaketa bati buruzko datuak eta informazioa eskaintzen dizuegu.
Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzien lehenengo mailako ikasleak gara, eta aurten pilota irakasgaia dugunez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuarekin zerikusia dituzten hainbat jarduera egiten ari gara. Pilota topaketa honek, horren beste proposamen bat da eta blog honen bidez azaltzen dizuegu nola izango den eta zer ezaugarri izango dituen.

Hau guztia esanda ere, jardunaldi honen helburua ez da bakarrik topaketa bat egitea guri interesatzen zaigulako, baizik eta eskola ezberdinetako umeetan euskal pilota barneratzea. Gero eta gutxiago praktikatzen da euskal pilota Gasteizen eta hori errealitate bat da Euskal Herriko beste herriekin konparatuz. Horregatik jardunaldi hau Gasteizen izango da, euskal pilota gasteiztarren interesa berripizteko eta ahal den bezala denborarekin zabaltzeko herritar gehienetan, gazteekin hasita.
Besterik gabe, Gasteizeko hainbat eskoletako umeak Euskal pilotarekiko esperientzia positibo, dibertigarri eta gustagarria edukitzea espero dugu. Blog honetan ezarritako informazioa baliagarria izatea espero dugu eta interesatuta baldin bazaudete ez dudatu eta kontaktuan jarri gurekin. Mila esker!
Euken, Ibon, Ander eta Aaron.



sábado, 25 de noviembre de 2017

ZUEN IRITZIA

Enkesta honen bitartez topaketaren balorazioa egiteko aukera izango duzue

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSctvUDf3A6Pj61vcRNJ8qvlH7vt6gS5ASKfbeU0zDy7P-_0Ww/viewform?usp=sf_link

ERREFERENTZIAK

- Usubiaga, O., Castellano, J. (2014). Universidad del País Vasco UPV/EHU. Uso estratégico del espacio en categorías de formación de pelota vasca; Strategic use of space in basque pelota training categories. Revista internacional de ciencias del deporte. International Journal of Sport Science VOLUMEN X - AÑO X. Páginas:109-122 ISSN:1 8 8 5 - 3 1 3 7 Nº 36 - Abril – 2014.  http://www.redalyc.org/html/710/71030183003/



- Gonzalez Abrisketa, O., (2005). El control de la indarra. Pelota vasca, unritual, una estetica. (97or.-151or.). Muelle de urbitarte
https://www.researchgate.net/publication/45223075_Pelota_vasca_un_ritual_una_estetica


Pilotak araban izan zuen etenune latzean, kirol tradizional hau kultur erreferente izateko helburuarekin erakusketa bat zabaldu zen Santa Maria katedralean.

- Altuna, A., Berria egunkaria. Euskal pilota ezagutzeko (2010-12-24)
https://www.berria.eus/paperekoa/1544/048/002/2010-12-24/euskal_pilota_ezagutzeko.htm

-Mikel Aingeru Rafael Barrero-ri egindako elkarrizketa

ELKARRIZKETA




Mikel Aingeru Rafael Barrero. Director Técnico en Federación Alavesa de Pelota Vasca. Beti-Jai pilotalekuan, 25-11-2017.


1. Zer pentsatzen duzu gaur egungo euskal pilotaren egoerari buruz ? Hau da, afizioa galtzen ari da? Zergatik? Konponketarik ba al dago?

2. Nola ikusten duzu euskal pilota beste kirolekin konparatuta? (soldatak, komunikabideak…)

3. Ikusten duzu etorkizun arrakasta frontoietan jokatzen diren kiroletan?

4. Futbol, saskibaloi...profesionalean desberdintasunak daude emakumeen eta gizoneen artean, badaude baita ere euskal pilotan ?

5. Zergatik hasi zinen euskal pilotara jolasten ?

6. Zenbat urterekin hasi zinen eta  zenbat urte egon zinen konpetizioetan parte hartzen?

7. Euskal pilotako zer modalitateetan egon zara parte hartzen? (banaka, bikoteka, lau eta erdi...)


8. Entrenamendu edo partidu batean frustrazio handia sentitu duzu? Zergatik? Jolasteari uztea inoiz pentsatu duzu?

9. Pilota hartzen duzu eguneko ahalegin fisiko asko eskatzen duen kirola bezala? Eta psikologikoki?

10. Pilotara jolasten jarraitzen duzu? Maila profesionalean edo aisialdian? Zergatik?


11. Zer iruditzen zaizu topaketa bat egitea euskal pilota umeen artean zabaltzeko? Modu egokia iruditzen zaizu umeek euskal pilotaren munduan sartzeko?







KOKAPENA

HELBIDEA: Amadeo Garcia de Salazar Plaza, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, Araba

Pilotalekuak Mendizorrotza futbol zelaiaren alboan daude, honen ondorioz, parking handi bat egongo da frontoien aurrean eta kotxea aparkatzeko arazorik ez da egongo. Hala ere, ubikazioa utziko dizuegu hemen bertan.

https://www.google.es/maps/place/Frontones+Beti+Jai/@42.8370519,-2.6862467,15z/data=!4m5!3m4!1s0x0:0xea27339877fbcc2c!8m2!3d42.8370519!4d-2.6862467

Beste aldetik, autobusak daude Gasteizetik mugitzeko eta ondorengoak dira Mendizorrotzara zuzenean eramaten dizkizutenak: Línea 2 (Periferikoa) eta Línea 4 (Lakua-Mariturri). Autobusak 10 minutuero pasatzen dira.
Resultado de imagen de frontones vitoria